Azala

Bilboko hiri espekulazioa (Ikuska 3)

Sinopsia

1977ko amnistiaz geroztik, Euskal Herrira itzultzen da euskal zinematografia nazionalaren oinarriak ezartzeko asmoz. Horretarako Bertan Filmak ekoizpen-etxea sortzen du. Hori da Ikuska ( 1978-1984) seriearen zentzua, Euskal Herriaren irudi oparoa eskaintzen zuten 20 metraje laburreko dokumental. Euskaraz filmatu behar ziren. Baldintza horrekin egin ziren dokumentalak, teknikari talde bera erabiliz -beste helburu bat Euskal Herriko zinemagileak prestatzea zen- serieari estetika homogeneoa emanez. Nabarmentzekoak dira Aguirresarobek argazki-zuzendari gisa, Luis Iriondok koordinatzaile gisa, Alberto Maganek muntaketan edo Luis Zabalak soinuan izan zuten partaidetza. 


Filma honen bitartez, garai hartan Bizkaiko hiriburuak bizi zuen egoera urbanistikoa azaleratu nahi izan zuen Merikaetxebarriak. Orduko Bilbo horren irudi ikusgarrien bitartez, hiriak urteetan jazo zuen eraldaketaren berri izateko dokumentu interesgarria.



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Anton Merikaetxebarria Zuinaga

Sariak

Donostia Zinemaldia
Urrezko Maskorra Film Labur Onenari
1979