Azala

Neskatoak

Sinopsia

1940 eta 1975 urteen artean emakume anitzek euren etxea utzi eta Ipar Euskal Herrira zein Frantziako bertze hainbat tokitara joan behar izan zuten neskame edo neskato lanetan aritzera. Emakume horiek, nerabe eta neska gazteak, familia utzi zuten gibelean. Maiz, mendiz joan ziren, gordeka. Frankismoaren urterik gogorrenak ziren. Ipar Euskal Herriko hoteletan eta jatetxeetan aritu ziren lanean, baina baita etxe partikularretara ere, "interna" moduan. 12 edo 14 orduko lanaldiak egiten zituzten, pasaporterik gabe, lanerako baimenik gabe, eta frantsesik jakin gabe.

Gaur egungo migrazio-prozesuetan bezala, emakumeek paper hagitz aktiboa izan zuten orduko gizartean, bertan gelditzen ziren gurasoei eta etxekoei ekonomikoki berebiziko laguntza eman baitzieten.


Elkarrizketatuak: Anttoni Altzugarai Mitxelena, Juanita Altzugarai Mitxelena, Joxepa Altzugarai Lazkano, Carmen Altzugarai Lazkano, Crucis Apeztegia Gortari, Maittere Arribillaga Danboriena, Pakita Burguete Iratzoki, Mikela Goienetxe Danboriena, Sagrario Goñi Mitxelena, Carmen Indaburu Larrondo, Pakita Iratzoki Beratsain, Felisa Irungarai Inda, Mari Carmen Tapia Goñi, Ramoni Tapia Goñi, Inma Uranga Telletxea.



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala



Teaserra


Aktoreak

Ane Beratsain Goia
Ahotsak: Estitxu Pinatxo Olatziregi
Aurkezleak: Rosa Arburua Goienetxe

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Jon Abril Olaetxea

Gidoilaria: Jon Abril Olaetxea

Muntaketa: Eduardo Portal Mañeru