Azala

Galdutako objektuak

Sinopsia

“Galdutako objektuak” filmak bi gai jorratzen ditu: demokrazia garaian Espainiako polizia-etxeetan gertatutako tortura kasuak, eta Mikel Zabalzaren desagerpena eta heriotza 1985. urtean.
Filmaren protagonistak Mikel Zabalzaren senitartekoak dira, heriotza horren lekuko zuzenak izan baitziren, eta, haiekin batera, torturak jasan dituzten zenbait pertsona eta torturari buruz ikertzen eta haren aurkako prebentzio lanetan ari diren Euskal Herriko zein atzerriko zenbait aditu. Haien azalpenei esker, errazago ulertuko dugu zer gertatu den torturak mendebaldeko demokrazietan bizirik irauteko XX. mendean
zehar, eta are ugaltzeko ere.




Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala

Trailerra