Azala

Aitzakiarik ez

Sinopsia

Olatzar Productionsen aurreneko lana da honakoa, baliabide urriekin egindakoa baina ilusioz betea. Mikelazulo kultur elkarteak hamar urte bete zituen joan den 2005eko ekainean eta hori dela eta, Urtzi Urkizuk dokumental bat egitea erabaki zuen Mikelazuloren ibilbidea jaso eta hainbat gaien inguruko hausnarketa egiteko. Edukia: Joxe Mari Karrere ipuin kontalaria Errenteriako (Guipuzkoa) txoko baten istorio zaharra kontatzen hasten da dokumentala. Txuma Vazquez artistaren animazio bat dator ondotik. Handik aurrera, zazpi zirkuluri bueltaka ariko dira filmaren protagonistak: Mikelazulo kultur elkarteko kideak. Errenteriako kultur elkarte horren hamar urteko ibilbidea errepasatzeaz gain, bertako kideek hainbat gaien inguruko hausnarketak egiten dituzte: sormena eta errealitatea, gizarteko arazoak, kultur arteko zubia, immigrazioa, kalea sormenerako eszenatoki gisa, instituzioen jokaera kulturaren aurrean, euskara eta elkartzearen garrantzia. Gai bat eta bestearen arteko lotura, Josanton Artze olerkariak kameren aurrean irakurritako poema argitaragabe batek egiten du. Dokumentalarentzat propio idatzitako olerkia, hain zuzen. Beste hainbat ezusteko ere aurkitzen dira dokumentalean; musikari dagokionez, Mikel Laboa, Urko Menaia eta Lorea Intxaurrandietaren kantak aipa daitezke. Elkarrizketen artean, Cheikh Dieng senegaldarra agertzen da.



Hizkuntza: Euskaraz



Pelikula

Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Urtzi Urkizu