Azala

Au Pays des Basques

Sinopsia

Euskal Herrian egindkao lehen film soinuduna da, baita kanpoan filmatutako lehen pelikula soinudun frantsesa ere; gainera, euskarazko hitzak entzuten dira, lehenbizikoz. Zehazki, ERLEA da zineman euskaraz entzun zen lehen hitza. Erleek, antzinako euskal mitologiaren arabera, bizidunen eta hilen munduak lotzen zituzten. Filmak Euskal Herri osoa zeharkatzen du, mendietatik kostara, irudi ezin ederragoen bitartez; Maurice Champreuxek, betiere, soinudun irudiak filmatzeari eman zion garrantzia. 'Au pays des basques' dokumental oso ederra da, non paisaiak eta kantuak uztartzen diren, asoziazio-zinemaren egiturarekin. Pelikula kantatua eta kontatua da, soinudun zinemaren sorrera ikusteko oso interesgarria, eta mami metafisikoa duena, gainera, agurren ingurukoa.



Hizkuntza: Euskarara ekarria



Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Jean Faugeres ,, Maurice Champreux,

Gidoilaria: Gaetan de Bernoville

Argazki zuzendaria: Leon Moriz