Azala

AmETSetan

Sinopsia

En Tol Sarmiento edo ETS taldeak (2005, Iekora, Araba) diskoz disko osatu du musika ibilbidea. Dena den, Vendimia seleccionada (autoekoizpena, 2008) estreinako disko-maketa argitaratu aurretik kantak egitea eta herriz herri jotzea zen helburua. Gerora ere dinamika berberarekin segitu dute, abestiak sortu, diskora ekarri eta zuzenean plazaratu hainbat herritan. Halako batean, ETS taldeak atzera begiratu du, eta ohartu da urteak daramatzatela taula gainean. Bosgarren diskoarekin (disko-maketa barne) gorazarre egiteko garaia zela pentsatu dute, taldeari berari gorazarre eginda taldetik bertatik. En Tol Sarmiento taldeak klimax batera ailegatzea lortu du bosgarren diskoan; ametsetan pentsatutakoa eta gertatutakoa errealitatean ikusi nahi izan dute, kanta biribilenak behin eta berriro prestatu euren kontzerturik gogokoena jotzeko. Emaitzak hiru zati ditu: zuzenekoaren audioa (CDa), zuzenekoaren bideoa (DVDa) eta taldeari buruzko 60 minutuko dokumentala.



Hizkuntza: Euskaraz



Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Osatu gabe,