Azala

Mystikal

Sinopsia

Igarotako garai batean, itzalen menpean dagoen ametsezko mundu batean, hiru aztik gaitza garaituko dute eta Pandorako hiru kutxetan sartuko dute. Azti bakoitzak kutxa bakoitza bere bizitzarekin babestu beharko du: Guda, Izurria eta Gosea. Mamuek euren burua libre uzten lortzen badute, Heriotzera eramaten duten infernuko ateak irekiko dira. Eldynen baldartasunak Gudaren jauna libre utziko du; lurretik bere bi anaiekin, Izrurria eta Gosearekin, bateratzeko bidea hasiko du. Etsipena eta laztura biztaleen jabe egingo dira. Garaien amaiera hurbil dago. Eldyn, aztia izateko ikasten ari den nano batek; Fira maitagarri lotsagabeak eta Evaristo dragoiak mundua salbatu beharko dute. Batera, euren bizitza aldatuko dituen abenturari hasiera emango diote. Euren misioa, mamuak kutxetan berriz sartzea. Horretarako, baso magikoan sartuko dira pertsonaia kuriosoak ezagutuko dituztelarik eta arrisku ugariri aurre egin beharko dietelarik. Bidaiaren amaieran argiaren koba aurkitzen da, koloreen magiaren sorlekua; bertan Gaitza menderatzeko giltza aurkituko dute. Mundua salbatuko ote dute?



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala

Trailerra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Angel Alonso

Gidoilaria: Joan Álvarez

Ekoizleak: Ricardo Ramón González

Argazki zuzendaria: Angel Alonso

Zuzendari laguntzailea: Agurtzane Intxaurraga

Produkzio zuzendaria: Pedro Castillo

Produkzio laguntzailea: Sandro García

Zuzeneko soinua: Hector Leal

Musika: Joseba Beristain

Makillajea: Haizea Garmendia

Ilustratzailea: Aitor López

Datuak

Irabaziak: 123.610,73

Ikusle kopurua: 20.020