Azala

Kalabaza Tripontzia

Sinopsia

Satelite harrigarri batek espazioa zeharkatuko du. Hezur-haragizkoa da, eta bibote handi bat du. Eta hitz egiten du. Akelarrera joan nahi eta bidez nahastu zen gizona dugu. Berak erakutsiko digu Kalabaza Tripontziaren mundua. Kalabaza Tripontziaren munduan astoek eta behiek ere hizketan dakite, kukubiltxok lagundu egiten baitie hizketan. Kukubiltxo oso txikia da, intxaur oskol batetan ezkutatu daiteke. Tartalo berriz gizaki handi eta zarpatsua da, begi bakarrekoa. Aldiz, zazpi dira Herensugearen buruak. Herensugea Galtzagorriren munstroa da.



Hizkuntza: Euskaraz



Trailerra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Juanba Berasategi

Gidoilaria: Koldo Izagirre

Ekoizleak: Luis Goya

Arte zuzendaria: Angel Gomez Espinosa

Musika: Oskorri

Muntaketa: Alberto Magan, Karmele Ortega

Efektuak: Jorge Rodriguez

Ilustratzailea: Juanba Berasategi

Datuak

Irabaziak: 21.098,09

Ikusle kopurua: 14.749


Sariak

Donostiako Zinemaldia
Ohorezko aipamena
1985