Azala

Harri Magikoaren Bila

Sinopsia

Gaya ametsetako mundua da eta gizakiaren antza handia duten bizidunak bizi dira bertan. Gayatarrak, inguru liruragarrian bizi dira, paisaia bikain eta koloretsuetan. Gayatarrak, arazo larri baten aurrean aurkitzen dira, beren herriaren amaiera gertu dago, eta egoera honi aurre egin beharko diote nola edo ahala. Gaizkileren batek, Dalamita harri magikoa ostu du, harri hori gabe, Gaya herria betirako desagertuko da. Boo eta Zino, bi gayatar, misio arriskutsu batean jardungo dira harria berreskuratu eta berriro ere herrira ekartzeko. Abenturaz betetako bidaiak, beste mundu batera eramango ditu, mundu beldurgarri eta arrotz batetara- gizakion errealitatera-. Herria utzi bezain azkar, Gayako bikotea eta Alanta, alkatearen alaba ausarta, gauza sinesgaitz batetaz ohartzen dira: telebista programa batetako izarrak dira. Horrela, 3 abenturazaleak, beren herria, gidoigile sormentsu baten ideia besterik ez dela jakingo dute; Gaya herria, telebistako telesaio hutsa da. 3 abenturazale txikiek, ez dute gizakiaren bitxikerietan erreparatzeko asti handirik. Azken finean, “Dalamita” harriaren misterioa ebatzi behar dute. Protagonistak, berehala erantzun beharreko 3 galdera garrantzitsu dituzte: Nork ostu du Dalamita? Eta zergatik? Nola lortu zuten hasiera batean Gaya-ra sartzea?



Hizkuntza: Euskaraz



Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Lenard Fritz Krawinkel,, Holger Tappe,

Gidoilaria: Bob Shaw, Don McEnery, Jan Berger

Ekoizleak: Holger Tappe

Arte zuzendaria: Hercules Bellville

Zuzendari laguntzailea: Stefan Mischke, Stephan Mallmann

Produkzio zuzendaria: Holger Tappe

Muntaketa: Alex Soskin

Ilustratzailea: Fabian A. Müller

Datuak

Irabaziak: 23.602,50

Ikusle kopurua: 6.613