Azala

Bizitzako Kopa

Sinopsia

Hiri txiki bateko ehunka etxekoandre horien artean bat gehiago da Nekane. Bere bizitza monotonoa etxeko lau hormetara mugatzen da. Bere lan eta ardura, etxea garbi mantendu eta berarekin bizi diren aita eta semearen jatorduak prestatzea da. Eguerdi batez, etxea garbitzen ari dela, egongelako armairu bateko apalean bilduta dituen trofeo eta kopak garbitzen hasiko da, hautsa kentzen. Bat batean, kopa horietako bat lurrera erori eta puskatu egingo zaio. Apala ez dago beteta, trofeo horien artean bada hutsune handi bat. Nekane gainontzeko kopa guztiak mugitzen hasiko da hutsunea bete nahian baina, alferrik. Bazkalorduan elkartzen dira familiako kide guztiak eta une hori aprobetxatuko du Nekanek gertatu denaren berri emateko: apalean hutsune bat dago, arazo bat daukagu hutsunea bete arte. Nola edo ahala, kopa bat irabazi behar dugu.



Hizkuntza: Euskarara ekarria

Atari ofiziala

Trailerra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Enara Goikoetxea

Gidoilaria: Miren Juaristi, Jasone Osoro, Ion Aranburu

Ekoizleak: Loreto Agirre, Iurre Telleria

Argazki zuzendaria: Juantxo Sardon

Arte zuzendaria: Daniel Holguin

Zuzendari laguntzailea: Eneko Dorronsoro

Produkzio zuzendaria: Miren Juaristi

Zuzeneko soinua: Nestor Luz

Muntaketa: Asier Pujol, Asier Pujol

Efektuak: Haritz Lete

Jantziak: Elise Toledo