Azala

Lasa Eta Zabala

Sinopsia

1983ko Urria. Joxean Lasa eta Joxi Zabala euskal errefuxiatuak Baionan desagertu dira aztarnarik utzi gabe eta, jarraian, GAL deritzonaren atentatu andana bati hasiera emanez. Iñigok, senideen abokatuak, uste orokorrari aurre egin beharko dio laster: baliteke bi gazteak sekula berriro ez agertzea. 1995. Hamabi urte igaro dira. Jesus García Alacanteko poliziak, GALi buruz aditzera eman diren zertzeladak direla eta, kasu zahar bat irekiko du berriro, erailda eta kare biziz lurperatuta agertu ondoren hamar urtez identifikatu gabe egon diren bi gorpuak Joxean eta Joxirenak izan daitezkeela susmatuz. Gorpuak etxeratu eta Tolosan lurperatuak izango dira, tentsio handiko giroan hara bildu diren ertzainekin. Handik laster sumarioa irekitzen denean, Iñigo eta Fede bere laguntzaile gaztea, epaile instruktorearekin eta fiskalarekin elkarlanean, Rodriguez Galindo Guardia Zibilaren koronelaren eta Elgorriaga gobernadore ohiaren inguruan ikertzen hasiko dira, hauek Joxean eta Joxiren bahiketan eta erailketan erantzukizuna badutela antzeman arte. Baina, hala frogatzeko bide luze eta bihurrian, botereari atxikita dauden etsaien joko zikinari aurre egin beharko diote, aldi berean euren barne gatazkak gaindituz eta bien biziak arrisku larrian jarriz.



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala

Trailerra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Pablo Malo

Gidoilaria: Joanes Urkixo

Ekoizleak: Joxe Portela, Alberto Gerrikabeitia, Joan Antoni Gonzalez

Argazki zuzendaria: Aitor Mantxola

Arte zuzendaria: Peio Villalba

Zuzendari laguntzailea: Aitor Vitoria, Oscar Marcos

Produkzio zuzendaria: Juanma Pagazaurtundua

Script-a: Ane Muñoz

Zuzeneko soinua: Iosu Gonzalez,

Posprodukzio soinua: Jose Luis Rubio

Musika: Pascal Gaigne

Muntaketa: Raul López

Jantziak: Saioa Lara

Makillajea: Karmele Soler

Ileapain: Itziar Arrieta

Datuak

Irabaziak: 314.783,17

Ikusle kopurua: 61.653