Azala

Nagore

Sinopsia

NAGORE  filmaren ardatza, Nagore Lafagge Erizaintza ikaslearen heriotza bortitza da, Nafarroako Unibertsitate Klinikako psikiatra baten eskutik, 2008ko San Fermin jaietan.

Dokumentalean parte-hartze garrantzitsua du Nagoreren amak, Asun Casasolak, benetan emakume adoretsua izaki, berak eramaten baitu istorioaren hari nagusia. 

Luzemetraia honek biktimaren familiakoen zein lagunen testigantzak jasotzen ditu, baita prozesu judizialean inplikatutako hainbat kideren ikuspegiak ere: fiskala, alde bietako abokatuak eta genero indarkeriaren kontrako kolektiboetako ordezkariak, besteak beste. Horrez gain, filmak artxibo-material interesgarria ere biltzen du, krimenaren berreraiketaren irudiak, eta baita epaiketaren atal ezberdinak ere, Espainia osoko hedabide ugarik zuzenean jarraitu zuten epaiketa.



Hizkuntza: Euskarara ekarria

Atari ofiziala

Trailerra


Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Helena Taberna

Gidoilaria: Helena Taberna

Ekoizleak: Iker Ganuza

Argazki zuzendaria: Jose Luis Pimoulier

Musika: Aranzazu Calleja

Muntaketa: Raul López, Miguel Eraso