Azala

Itsasoaren alaba

Sinopsia

Haize Goikoetxea Ugartek hogeita sei urte dauzka. Ipar Euskal Herrian jaio zen. Errefuxiatu bikote baten bigarren alaba da, eta bi urte bete gabe zituela, GALek Mikel Goikoetxea, “Txapela” ETAko militantea hil zuen: bere aita.

Urte guzti hauetan Haizerentzat sendatu gabeko zauri sakon bat izan da bere aitaren heriotza. Gertaera horrek bere bizitza erabat baldintzatu du, eta gainera, amarekin gaiari buruz hitz egitea bientzat oso gogorra izan denez beti, gauza gutxi dakizki aitari buruz.

Memoriaren berreskurapeneko ariketa honen lekukotza da dokumentala. Bide horretan, Txapelaren irudi desberdinak ezagutu zituzten pertsonekin egiten da topo eta guztiek kontatutako istorioak josiz, Txapelaren irudi kontraesankor bezain erreala osatzen du Haizek, non nahasten diren Argelia eta Donibane Lohitzune, edo Txorierriko langileria eta espainiar ministroen kontrako atentatu saiakerak.



Hizkuntza: Euskaraz



Teaserra


Pelikula

Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Josu Martinez

Gidoilaria: Josu Martinez, Txaber Larreategi

Argazki zuzendaria: Hibai Castro Egia

Musika: Benito Lertxundi

Muntaketa: Txaber Larreategi