Azala

Aulki Hutsak

Sinopsia

“Aulki Hutsak”  dolu eta itxaropenezko dokumentala da. Gai unibertsala hartuta, bertotik egindako proiektu eleanitza da. Bizipen pertsonalak jasotzen ditu, apunte profesionalekin tartekatuta, batzuetan “zauritutako osatzaile” delakoaren ikuspuntutik. Parte hartzaileen artean Izaskun Andonegi (Bidegin elkartea) eta Marije Goikoetxea (Deustuko Unibertsitatea) ezagutuko dituzue, Arantzazuko santutegiaren ingurua ohiko topaleku dutenak.

Dokumentala 4 ataletan banatuta dago, graduazioan hasierako minetik abiatuta itxaropeneraino, haserrea jorratuz sentimendu posibleen artean, besteak beste Jaungoikoarekin azalduta. Eta “egun perfektu” horiek kontuan hartuz, Gabonetakoak edo bestelako data seinalatuak, une bereziki zailak izan daitezkeenak. Espiritualtasuna ere landu nahi izan dugu, eta hileta erritoek duten garrantzia azpimarratu, bai erlijio kutsukoak baita zibilak ere. Azkenean epilogoan jasotzen dugu talde guztirako sorpresa handia izan zena. Euskal Herriko kokapen ezagun eta ez hain ezagunetako irudiek lagunduta. Euskaraz egindako musika garaikidearen erakusgarri onarekin. Jatorrizko bertsioan azpitituluekin.



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala



Trailerra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Iñaki Peña Bandres

Gidoilaria: Iñaki Peña Bandres

Ekoizleak: Iban Toledo, Gorka Etxabe

Muntaketa: Iban Toledo

Sariak

Videomed Nazioarteko Jaialdia
Videomed saria
2016

Bilboko Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia
Euskarazko lan onenaren eta ikusleen saria
2014