Azala

Beti Bezperako Koplak

Sinopsia

Santa Ageda bezperako ospakizuna abiapuntutzat hartuz,non jendea eta bertsolariak etxez etxe joaten diren festa giroan, koplak kantatzen makilek ezarritako erritmoan ,Maialen Lujanbio bertsolariak genero indarkeriaren salaketa gordina egiten du. Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren agerpen ezberdinak salatzen dira, baieta hura gainditzeko gure ezintasuna ere. Kopla hauek aitzaki hartuta, hogei artista gaztek sortze-lan kolektibo bat zuzentzen dute animazio teknika ezberdinak erabiliz. Bego Vicarioren koordinaziopean egindako filmlabur hau, hogei euskal artista gazteren artean zuzendutako sortze-lan kolektiboa da. Bertso-estrofak eta haien arteko trantsizioak artista guztien artean banatuta, oso teknika ezberdinekin egindako piezak batzen dira filman. Guztien artean, ordea, eta koplen musika eta erritmoei esker, batasun formaleta narratibo iradokitzailea lortzen da, bertsoei indar eta sakontasun berria emanez.



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala

Trailerra


Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Bego Vicario Calvo

Gidoilaria: Maialen Lujanbio

Ekoizleak: Patxi Azpillaga

Argazki zuzendaria: Eduardo Elosegi

Musika: Xabier Erkizia

Muntaketa: Eduardo Elosegi