Azala

Alardearen Seme Alabak

Sinopsia

Irun eta Hondarribiako Alardeetan emakumearen parte hartzearen aldekoen eta kontrakoen sentimenduak berdinak dira eta haiek izango dira ALARDEAREN SEME-ALABAK ardaztuko dutenak. Bi herrietan festak egun bat irauten du. Egun oso hori, bere egitura, baliatuko dugu gure historia kontatzeko. Lehen zatiak Alardearen jatorriaz hitzegiten digu, bere historiaz, bere eszenaratzeaz, bere osaketaz, bere ezaugarrietaz. Bigarrenak gatazkaren hastapenaz eta garapenaz mintzo zaigu. Lehenengo urtetakoak, 90etako hamarkadan. Hirugarrena gaur egun kokatzen da, 2011 eta 2012 urtetan, eta ikusiz zein egoeratan dauden “Alardeak” festaren orainaz eta geroaz gogoeta egiten digute gure protagonistek.

Guzti hori bere sentimenduak eta pentsamenduak eskeintzen dizkiguten pertsonaien bitartez. Irunen: Ainhoa Ruiz de Arbulo eta Jose Ramón Otaegi. Alarde Mixtoko Generala lehenengoa eta urte batzuk Zalditeriako Kapitaina izandakoa bigarrena. Hondarribian: Ixabel Alkain eta Garoa Lekuona, garai ezberdinetan Jaizkibel Konpainiako kapitainak izandakoak biak. Eta Jose Manuel Susperregi, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Betiko Alardearen aldekoa.



Hizkuntza: Euskaraz



Trailerra


Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Eneko Olasagasti, Jone Karres

Gidoilaria: Eneko Olasagasti

Argazki zuzendaria: Pablo Astrain

Musika: Javier Ansin

Muntaketa: Asier Pujol