Azala

Barrura Begiratzeko Leihoak

Sinopsia

Bost euskal presoren erretratuak, bost zinegileren eskutik. Atxilotua izateko falta dituen egunak zenbatzen dituen neska gaztea. 17 urteren ostean Euskal Herrira itzuli den gizona. Preso den alabarekin izandako telefono elkarrizketa guztiak kasetetan grabatzen dituen ama. Ziegako bakardadean bere burua topatu nahian ari dena. 20 urte beranduago, gaztetako lagun zaharrarekin harremana berreskuratzen duen ETAko buru ohia. 

Letra txikiz kontatutako bost istorio. Barrura begiratzeko bost leiho.


Itsasoaren Alaba eta Sagarren Denbora filmekin hasi zen trilogia betetzera dator Barrura Begiratzeko Leihoak.




Hizkuntza: Euskaraz



Trailerra


Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo

Gidoilaria: Mireia Gabilondo, , Txaber Larreategi

Ekoizleak: Josu Martinez

Argazki zuzendaria: Juantxo Sardon

Arte zuzendaria: Satur Idarreta

Produkzio zuzendaria: Iser Manzarbeitia

Zuzeneko soinua: Beñat Gantxegi

Musika: Pascal Gaigne

Muntaketa: Maialen Sarasua