Azala

Donostia 1813. Hiru inperioren biktima

Sinopsia

1813ko abuztuaren 31an, gerra napoleonikoen testuinguruan, armada  "aliatuak"  (Espainia, Ingalaterra eta Portugal) Donostiako harresiak suntsitu eta ordu arte frantsesen menpe egondako hiria hartu zuen. Bretxa eraso eta indar okupatzailea garaitu ondoren, arpilatze, sute, bortxaketa eta heriotza kanpainari ekin zitzaion. Ustez hiriaren askatzea izango zena, babesik gabeko biztanleriaren aurkako zigorra bihurtu zen indar aliatuen eskutik. Hiritarrek pairatu behar izan zituzten garaiko liskar belikoaren ondorioak. X. Estévez historialariaren hitzetan, garaiko hiru inperio nagusiak aurrez aurre jarri zituen gatazka hark:  inperio emergentea, ingelesa, haren aurkaria zen frantsesa, eta gainbehera kronikoan zegoen espainiarra.



Hizkuntza: Euskaraz



Aktoreak

Ahotsak: Andrea Etxaniz
Aurkezleak: Andrea Etxaniz

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Ruben Marcilla

Gidoilaria: Angel Rekalde

Posprodukzio soinua: Juan Felipe

Musika: Jose Inazio Ansorena