Azala

Euskara Jendea

Sinopsia

Iraupen ertaineko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honekin publiko zabal bati aurkeztunahi zaio euskararen eta bere herriaren historia. Alegia, Euskara Jendea euskaldunonhiztun komunitatearen historiaren ildo nagusiak azaltzen saiatzen da. Historiaurretik abiatutagaur egunera arte, euskaldunak herri, kultura eta hizkuntza askorekin bizi izan dira berehizkuntza galdu gabe. Menderik mende haien eragina nabarmena jaso dute baina, hala ere,iraun egin dute hiztun komunitate moduan.ERROMAKO INPERIOAN izeneko atalean gaur hemen aurkeztu dugun istorioa baliatu dugu.

Euskal hiztunen historia kontatzeko, dokumentalek hamaika adituren parte hartzeezinbestekoa dute. Historialari, hizkuntzalari, arkeologo eta kulturgile ugarik eramatengaituzte euskararen historiako bideetan barrena. Haiekin batera, Euskal Herriko zeinatzerriko txoko eta kokapen esanguratsuen irudiak (orain arte inolako ekoizpenetanagertu gabeak batzuk), garai historiko bakoitza girotzeko dramatizazio txikiak, ilustrazioeta grafismo erakargarriak eta atal bakoitzerako egokitutako musika aurkituko dugudibulgaziozko dokumental sorta honetan. 

Sortan parte hartzen duten adituen zerrenda (alfabetikoki eta atalak zehaztu barik):Joseba Agirreazkuenaga (historialaria); Amaia Aire (irakaslea eta kulturgilea); Peter Bakker(hizkuntzalaria); Belen Bengoetxea (arkeologoa); Jacques Blot (arkeologoa); AntonioBreschi (musikaria); Iñaki Camino (hizkuntzalaria); William Anthony Douglass(antropologoa); Miren Egaña Goya (hizkuntzalaria); Iratxe Esnaola (informatikaria eta.eus ekimenaren koordinatzailea); Diego Garate (arkeologoa); Joaquin Gorrotxategi(hizkuntzalaria); Jose Angel Irigaray (kulturgilea eta idazlea); Neskuts Izagirre (antropologoa);Jurgi Kintana (historialaria); Joseba Lakarra (hizkuntzalaria); Juan Jose Larrea(historialaria); Beñat Oihartzabal (hizkuntzalaria). Lourdes Otaegi (literatura irakaslea);Jon Sarasua (bertsolaria eta idazlea); Elena Torregarai (historialaria); MertxeUrteaga (arkeologoa).




Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala

Teaserra


Aktoreak

Ahotsak: Maria Uriarte Artamendi

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Xamar, Hibai Castro Egia

Gidoilaria: Xamar, Lutxo Egia del Rio

Produkzio burua: Mikel Arredondo Bilbao

Posprodukzio soinua: Lon Fernandez Zabala

Ilustratzailea: Adur Larrea Eguren