Azala

Donibaneko Arrantzaleak (Ikuska 16)

Sinopsia

1977ko amnistiaz geroztik, Euskal Herrira itzultzen da euskal zinematografia nazionalaren oinarriak ezartzeko asmoz. Horretarako Bertan Filmak ekoizpen-etxea sortzen du. Hori da Ikuska ( 1978-1984) seriearen zentzua, Euskal Herriaren irudi oparoa eskaintzen zuten 20 metraje laburreko dokumental. Euskaraz filmatu behar ziren. Baldintza horrekin egin ziren dokumentalak, teknikari talde bera erabiliz -beste helburu bat Euskal Herriko zinemagileak prestatzea zen- serieari estetika homogeneoa emanez. Nabarmentzekoak dira Aguirresarobek argazki-zuzendari gisa, Luis Iriondok koordinatzaile gisa, Alberto Maganek muntaketan edo Luis Zabalak soinuan izan zuten partaidetza. 


Menditik itsasorainoko saltoa egingo du Antton Ezeizak "Ikuska" sortarentzat landutako ale honetan. Portu lapurtarra geltoki izan zuten kortsario itsasontziak ekarriko ditu gogora, hauek zeramatzaten kontrabandu objetuak tartean.



Hizkuntza: Euskaraz



Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Antxon Ezeiza