Azala

Euskal Artistak (Ikuska 9)

Sinopsia

1977ko amnistiaz geroztik, Euskal Herrira itzultzen da euskal zinematografia nazionalaren oinarriak ezartzeko asmoz. Horretarako Bertan Filmak ekoizpen-etxea sortzen du. Hori da Ikuska ( 1978-1984) seriearen zentzua, Euskal Herriaren irudi oparoa eskaintzen zuten 20 metraje laburreko dokumental. Euskaraz filmatu behar ziren. Baldintza horrekin egin ziren dokumentalak, teknikari talde bera erabiliz -beste helburu bat Euskal Herriko zinemagileak prestatzea zen- serieari estetika homogeneoa emanez. Nabarmentzekoak dira Aguirresarobek argazki-zuzendari gisa, Luis Iriondok koordinatzaile gisa, Alberto Maganek muntaketan edo Luis Zabalak soinuan izan zuten partaidetza. 


Euskal arte plastikoaren errepasoa egingo du Bakedanok "Ikuska" sortarako sorturiko bederatzigarren ale honetan. Besteak beste, Chillida, Mendiburu, Ibarrola eta Zumeta artisten lanak izango dira ikusgai, Luis Iriondoren ahotsa eta Mikel Laboaren kantuek lagunduta.




Hizkuntza: Euskaraz



Aktoreak

Ahotsak: Luis Iriondo

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Jose Julian Bakedano

Musika: Mikel Laboa