Azala

Berri Txarrak: Iragana Aurretik

Sinopsia

"Berri Txarrak-en 20 urteko ibilbidea jaso dugu Iragana aurretik dokumentalaren lehen zatian. Taldearen hastapenetan garrantzitsuak izan ziren lekuetara eraman gaitu Gorka Urbizuk Lekunberrin zehar, eta Berri Txarrak-en bilakaeraren urratsak, gakoak eta mugarriak azaldu dizkigu xehe-xehe. Urbizuri lokalizazio ezberdinetan egindako elkarrizketa luzeak lotzen ditu ibilbide horretako pasarte guztiak, baina artxiboko irudietan ere aberatsa da ikus-entzunezko lana. Izan ere, Urbizuren kontakizunean tartekatzen dira zuzeneko emanaldietan eta nazioarteko biretan grabatutako irudiak eta garai guztietako argazkiak —horietako asko lehen aldiz erakutsi dira—.


Berri Txarrak-en entsegu lokalean grabatuta dago Iragana aurretik elkarrizketa-dokumentalaren bigarren zatia. Gorka Urbizu, David Gonzalez eta Galder Izagirre taldekideek hiru estudiotan –Venicen, Madrilen eta Coloradon­– eta hiru ekoizlerekin –Ross Robinson, Ricky Falkner eta Bill Stevenson– grabaturiko Denbora da poligrafo bakarra disko hirukoitzaren nondik-norakoak azaldu dituzte luze eta zabal, eta grabazio saio bakoitzean hartutako irudiek osatzen dituzte haien adierazpenak".



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala

Pelikula

Aktoreak

Ahotsak: Galder Izagirre Aurkezleak:

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Natxo Escobar, Xabi Aguado

Gidoilaria: Jon Eskisabel, Gotzon Barandiaran

Zuzeneko soinua: Haimar Olaskoaga

Posprodukzio soinua: Haimar Olaskoaga

Muntaketa: Xabi Aguado