Azala

Kortxoenea, irautea sortzea delako

Sinopsia

2010eko ekaina zen Donostiako Gros auzoko gazte batzuek abandonatutako Kortxo fabrika zaharra okupatzea erabaki zutenean. Autogestioaren bandera hartuta, auzoaren zerbitzura egongo zen proiektu kultural, sozial, politiko eta kolektiboa sortzeari ekin zioten orduan.

Bost urte geroago, eta gaztetxea beraren desalojo eta eraisketa tarteko, aurkeztu zuten ‘Kortxoenea, sortzea irautea delako’ dokumentala. Kortxoenearen adibidea erabiliz, autogestioaren praktika Donostia bezalako hiri zail batean nola eman den aztertu dute dokumentaleko egileek. Lan honek gainera, hiriko pasarte garrantzi bat ezagutzeko aukera ematen dio ikus-entzuleari, eta antzeko proiektuetan dabilen jendearengan eztabaida sustatzeko tresna izatea ere du xede. “Edozeinek ikusteko esperientzia da” egileen esanetan.



Hizkuntza: Euskaraz



Teaserra


Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Osatu gabe,