Azala

Mahatsaren orpotik

Sinopsia

Mahatsondoen lehen kimuetatik hasi, eta udazkenean mahatsa bildu eta neguan inausi arte, "Mahatsaren orpotik" saioan, upategietako "mama goxoa" dastatuko dugu, ardogintza deberdin biren kultura ardatz hartuta: Errioxakoa eta Jerezkoa. Hango eta hemengo upategiak, eraikuntzak, paisaiak... eta, nola ez, bihotz taupadak.

Filmean agertzen diren pertsonak bene-benetakoak dira, eta beraien eskutik murgilduko gara ardogintzaren eguneroko beharleku aberatsean. Izaera eta biziera desberdineko lekukoak ditugu, baina zaletasun batek biltzen ditu: ardogintzak. 

Upategietako isiltasunean lantzen da ardoa, upeletan edota botiletan bahiturik, debora gurpilean. Baina egonean egon arren, ardogilearen ekinak eta eginak onduko du ardoa, jainkoaren edari egin arte. Eta, inoiz, mahatsaren orpotik sortutako apal asko, itzal handiko eraikin ikusgarri ere bihurtu dira.



Hizkuntza: Euskaraz



Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Eterio Ortega Santillana,