Azala

Maskaradak

Sinopsia

Maskarada bat osatzen duten agerraldi desberdinak, pertsonaiak... aurkezten dituen filma. Ikuskizuna herrira sartzen den unetik, bere geldialdi guztietan, amaierara iritsiarteko pasarte guztiak ezagutzeko aukera izango du ikusleak. Pelikula hau 1968ko otsailaren 18an eta martxoaren 3an filmatu zuten Pagolan eta Ligi Atherein, inauteriak ikertzeko lan baten barruan. Filmean dantza eta antzerki herrikoiak ageri dira, eta aktore maskaratuak dira protagonista. Maskaradak, herriaren sarrerara heltzen denean, barrikada batekin eta gurutze batekin egiten du topo eta, orduan, zeinen trebea den erakutsi behar du. Hala, dantza-eszenak eta inauterietako antzerki-eszena komikoak txandakatzen dira. Jean Dominique Lajoux zinemagile eta antropologoak kapituluka landu zuen filma eta pertsonaiak bikain sailkatu zituen. Film hau UNESCOk lagundu eta babestua da.



Hizkuntza: Euskaraz



Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Jean-Dominique Lajoux