Azala

Azken saskia

Sinopsia

Azken saskian, Nafarroako azken saskigilearen ahotsetik, artisau-munduaren gainbeheraren arrazoiak, izateko modu hori eta kultura horren azken zertzeladak kontsumoaren gizarteak nola irentsi dituen erakusten da. Azken finean, kultura baten desagerpena kontatzen da, azken saskiaren sortze prozesuaren bidez.

Jesus Mari Sein igantziarra da, eta bizitza osoa eman du saskiak egiten. Garai batean, 30-40 saskigiletik gora zegoen herrian. Benetako industria zen. Baina basoetan pinuak eta herrietan fabrikak etorri ziren... eta, orain, bere azken saskia eginen digu.



Hizkuntza: Euskaraz



Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Oier Fuentes