Azala

Izarren Argia

Sinopsia

1938. Victoria, errepublikano baten alarguna, Saturrarango kartzelan sartuko dute ahizparekin eta semearekin batera. Mesedetako monjen ardurapean dagoen emakumeentzako kartzela hartan gertatu zen Espainiako Gerra Zibileko pasarterik latzenetako bat. Eta Victoriak bere larruan jasan zuen hura guztia. Pantera Zuria da espetxeko zuzendaria, eta Vallejo doktorearen teoriak jarraituta, espetxeratutako emakumeei haurrak kenduko dizkie Espainiaren onerako dela esanez. Victoriak, semearen galerarekin desesperatuta, aurre egingo dio Pantera Zuriari gainerako emakumeekin, haren zigorrak eta irainak jasango ditu, alde egiten saiatuko da eta, azkenean, semea berriro aurkitzeko itxaropenari helduta bizitzen ikasiko du.



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala

Trailerra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Mikel Rueda

Gidoilaria: Mikel Rueda

Ekoizleak: Eduardo Barinaga

Argazki zuzendaria:

Arte zuzendaria: Peio Villalba

Zuzendari laguntzailea: Julen Robles

Produkzio zuzendaria: Mikel Huercanos

Musika: Joserra Gutierrez

Muntaketa: Mikel Rueda

Efektuak: Alex Argoitia

Jantziak: Josune Lasa

Makillajea: Eva Alonso

Datuak

Irabaziak: 132914,66

Ikusle kopurua: 24737