Azala

Maitia nun zira

Sinopsia

Lehen Mundu Gerra garaian, 1915-1918 artean, Prusiako Komisio fonografikoak Alemaniako preso-esparruetan zeuden presoak grabatu zituen. Horien artean, euskal presoak. 2014an, Euskal kultur erakundeak hartualdi hauen kopia numerikoa jaso du Berlingo Etnologia Museoaren eta Humbold Unibertsitatearengandik.

Audio artxiboak ezagutarazteko, 2015-2016an Mondragon-Aretxabaletako ikus-entzunezko unibertsitateko Elena Canas eta Ainara Menoyo ikasleek "Maitia nun zira?" dokumentala sortu zuten.

Dokumentala Euskal Herriko kultur eragile askoren parte hartzeari esker egin da: Odei Barroso, Xabi Etcheverry, Bea Salaberry eta Katixa Dolhare, Edurne Garmendia, Iñaki Perurena, Eneko Sagardoy, Aritz Labrador, Reyes Prados, Eneko Bidegain, Karmele Jaio, Daniel Landart, Aitor Arregi, Javier Martinez. Halaber, Maider Bedaxagar, Maite Deliart, Mikel Urdangarin eta Kepa Junkera.



Hizkuntza: Euskaraz





Pelikula

Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Ainara Menoyo, Elena Canas

Posprodukzio soinua: Elena Canas

Muntaketa: Ainara Menoyo

Sariak

Eusko Ikaskuntza - Baiona Herriko Etxearen Saria
Bideo dokumental onena