Azala

Papusza

Sinopsia

Bronislawa Wajs edo Papusza-ren bizitzan oinarritzen den filma. Papusza izan zen Polonian bere lana argitaratu zuen aurreneko olerkari ijitoa, bere komunitateko emakumezkoaren irudi tradizionalari aurre eginez.

Familia nomada batean jaioa, ijito herriaren sufrimendua eta desirak lirismo handiko bertsotan adierazi zituen. Asko dira, Bigarren Mundu Gerraren ondorioz ijitoak sufritu zuten moduaz aritzen diren kontakizunak eta baita ondoren jasan zuten txirotasunaz dihardutenak ere.

Filmaren zuzendariek protagonistaren bizipenak islatzen dituzte jaiotzatik hasi eta heriotzaraino: neskatoa zenean ezkonarazi zuten borondatez kontra, nazien izugarrikerietatik ihesi aurrena eta ondoren poloniar estatu komunistaren doktrinamendutik, Papuszaren bizitzan, herri ijitoaren ohiturak eta historia ibiltaria laburbiltzen dira XX. mendeko Europaren erdialdeko historia gatazkatsuaren agertoki handian.

Jerzy Ficowski poeta izan zen Papuszak literaturarako zuen gaitasuna aurkitu eta bere testuak editatu zituena, baina, harekin izan zuen harremanak ekarri zion paradoxikoki zorigaitza: bere lan poetikoagatik ezaguna izan arren, ijito komunitateak gaitzetsi egin zuen herriaren sekretuak azaleratzea leporatuta; Papusza pobrezian eta pairamenean bizi izan zen erruduntasunak janda, 1987an hil zen arte.


Zineuskadik Filmazpit programaren bidez euskarara azpititulaturiko filma.



Hizkuntza: Euskarara ekarria





Aktoreak

Jowita Budnik, Zbigniew Walerys, Antoni Pawlicki, Artur Steranko, Sebastián Wesolowski, Patryk Dytlow, Leokadia Brzezinska, Paloma Mirga,

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Joanna Kos-Krauze,, Krzysztof Krauze,

Gidoilaria: Joanna Kos-Krauze, Krzysztof Krauze

Ekoizleak: Lambros Ziotas

Argazki zuzendaria: Krzysztof Ptak

Musika: Jan Kanty Pawluskiewicz

Muntaketa: Krzysztof Szpetmanski