Azala

Egun handia

Sinopsia

Egun handia gertu dago. Hilabeteak daramatzate, baita urteak ere, prestatzen. Badakite egun berezi horrek beren bizitza alda dezakeela betirako.

Dokumentalak proba bati aurre egin behar dien lau gazteren -Albert, Nidhi, Tom eta Deegii- istorio erreal eta bikaina kontatzen du. Proba horrek beren bizitzak aldatu eta hobetu ditzake betiko. Egun handia gertu dago eta herrialde desberdinetako (Kuba, India, Uganda eta Mongolia) gure lau heroiek hilabeteak eta urteak daramatzate erronka honi aurre egiteko prestatzen. Hainbeste ahalegin egin ondoren, badakite beren eta familien helmuga markatuko duen ametsa errealitate bihurtzeko unea iritsi dela. Beren pasioa da, eta orain, helburu bakar bat dute: arrakasta.

Giza ahaleginari buruzko istorio zirraragarria eta bikaina da Egun handia, hezkuntzari, ahaleginari, itxaropenari eta adoreari egindako gorazarrea. Azkenean, edozer gauza gertatuta ere, haientzako garaipena izango da.


Zineuskadiren Zinema Euskaraz proiektuari esker, Euskaraz kontsumitu ahal izateko bikoiztutako dokumentala.



Hizkuntza: Euskarara ekarria





Trailerra


Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Pascal Plisson,

Gidoilaria: Pascal Plisson, Olivier Dazat

Ekoizleak: Muriel Sauzay

Musika: Krishna Levy