Azala

Paperezko hegazkinak

Sinopsia

Benetako gertaeretan oinarrituta, Dylanen istorio hunkigarria kontatzen du filmak. Hamaika urteko mutila Australian bizi da, bere aitarekin (Sam Worthington). Alargundu zenetik, aitak ezin du garai bateko erlazioa berreskuratu semearekin, ez baitu emaztearen galera gainditzerik izan. Dylan, berriz, bere pasioan murgiltzen da: hegan egiten duten objektuak. Orduak eta orduak pasatzen ditu paperezko hegazkinak hegan jartzen, egunen batean bere ametsa egi bihurtuko delakoan: Paperezko Hegazkinen Munduko Txapelketan parte hartzea. Dylanen adoreak Japoniako Munduko Txapelketan parte hartzeko txartela eskuratzera darama, aitari amaren galera gainditzen laguntzen dion bitartean.


Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker, euskaraz kontsumitu ahal izateko bikoiztutako filma.



Hizkuntza: Euskarara ekarria





Trailerra


Aktoreak

Ed Oxenbould, Sam Worthington, Deborah Mailman, David Wenham,

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Robert Connolly,