Azala

Asterix eta Obelix: Maiestatearen zerbitzura

Sinopsia

Kristo aurreko 50. urtea. Zesarrek konkista-gosea du. Legio entzutetsuen agintari, uharte bat inbaditzea erabaki du, mundu ezagunaren mugan: Britania herrialde misteriotsua.

Garaipen azkarra eta erabatekoa izan du. Edo... ia erabatekoa. Britaniako herri txiki batekoek eutsi egin die, baina indarrik gabe geratzen ari dira. Kordeliak, britoien erreginak, Ontorax ofizial leiala Galiara bidali du laguntza bila. Izan ere, han beste herri menderakaitz bat dago, erromatarrei eusteagatik oso ezaguna.

Galiako herri hartan Asterix eta Obelix lanpetuta daude: Luteziatik etorri da Gudurix, buruzagiaren iloba lotsagaldua, eta hura zaindu behar dute. Buruzagiak gaztea gizontzeko agindua eman die; eta ez dute lan erraza izango.

Ontoraxen laguntza-eskariari erantzunez, upel bete edabe magiko ematea erabaki dute. Asterixek eta Obelixek lagunduko diote bidean, eta Gudurix ere joango da, aukera paregabea izango baita haren heziketarako. Tamalez, ezer ez da pentsatu bezala jazoko.

Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker, euskaraz kontsumitu ahal izateko bikoiztutako filma.



Hizkuntza: Euskarara ekarria



Trailerra


Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Laurent Tirard,

Gidoilaria: Laurent Tirard, Grégoire Vigneron