Azala

Doraemon eta Nobita Holmes, etorkizuneko museo harrigarria

Sinopsia

Ustekabean Deluxe izeneko lapur misteriotsu batek dimentsioen arteko zuloa zeharkatu du Doraemoni lo dagoen bitartean txintxarria ebasteko. Galdutako txintxarria lekutzeko, Doraemonek Sherlocken tankerako jantziak eman dizkio Nobitari, (kapela, makila eta lupa) eta jantzi horiekin atzemandako lorratzek Etorkizuneko Museora daramatzate Nobita eta bere lagunak, XXII. mendera.

Lagun taldeak bertan ezagutuko ditu museoko zuzendaria, Hartmann eta Peppler profesoreak, eta Kurt Hartman, Hartman profesorearen biloba, ingurua hankaz gora jarri besterik egiten ez duen asmatzaile hasiberria. Hainbat sekretu ezkutatzen dituzten pertsonak dira... eta mehatxu handi batek erasaten die.

Doraemonek, Nobitak eta lagunek lortuko ote dute txintxarria berreskuratu eta museoa gainera datorkion arriskutik salbatzea? Ez da elementala, Doraemon maitea!


Zineuskadiren Zinema Euskaraz proiektuari esker, euskaraz kontsumitu ahal izateko bikoiztutako filma.



Hizkuntza: Euskarara ekarria





Trailerra


Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Yukiyo Teramoto ,

Gidoilaria: Higashi Shimizu