Azala

Bilboko emakume gazteak

Sinopsia

Bilboko Udalak ekoitzitako Bilboko emakume gazteak dokumentalak Bilbon jaio edo bizi diren 15 emakume gazteren lekukotasuna jasotzen du. 40 minutuko iraupena duen filman azken hilabeteotan zenbait emakumeri egindako elkarrizketa laburrak jaso dira, protagonisten bizipenak eta pertzepzioak, mentalitate-aldaketari buruzko iritziak, dituzten erronkak eta Bilbon duten bizimodua islatuz.

18 eta 40 urte bitarteko emakume gazteak dira ikus-entzunezko honen protagonistak, zenbait arlo eta lanbidetakoak: kultura, kirola, musika, elkartegintza eta feminismoa, ikerketa, irakaskuntza eta teknologia berrien arloetakoak. Hauexek dira: Katixa Agirre, idazlea; Oihane Albizuri, motorretako pilotua; Oihana Bartra, bertsolaria; Marian de Andrés, gizarte-langilea; Afaf El Haoui, Ahizpatasuna Euskal eta Marokotar Emakumeen Gizarte eta Kultura-arloko Elkartearen sortzailea; Idoia Fernández, sofware-arloko multinazional bateko agindutako zerbitzuen begiralea; Liria Fernández, Deustuko Unibertsitateko ikertzailea; June Fernández eta Andrea Momoitio, Pikara Magazineko kazetariak eta koordinatzaileak; Ainhoa Garmendia, industria ingeniaritzako ikaslea, Formula Student proiektuaren barruan; Rosa Jiménez, Sim Romi emakume ijitoen elkarteko burua; Fulé Kambaio, ile-apaintzailea; Adriana Laespada, performance artista eta kantari lirikoa; Natalia Pérez, punk musikaria; eta Alba Vidal, Youtuberako edukien sortzailea.

"Bilboko emakumeak, nosotras contamos" proiektuaren bigarren zatia da. Proiektu horren xedea Bilboko Historia emakumeek kontatuta jasotzea da; hau da, uriko hirigintza, moral, hezkuntza, ohitura, lan, kontsumo eta aisialdian izandako aldaketen inguruan jardutea. Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailak memoria lantzeko dokumental hauek ekoitzi ditu, modu pedagogikoan, etorkizunari begirako tresna erabilgarriak izateko ustearekin.



Hizkuntza: Euskaraz



Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Osatu gabe