Azala

San Fermines 78

Sinopsia

“San Fermines 78” dokumentalak 1978-ko Uztailaren 8an arratsaldean eta biharamunean Iruñan eman ziren gertakari ekarri nahi ditu gogora, lortu ahal izan diren dokumentuen bitartez. Gertakari honek festak bertan behera uztea ekarri zuen eta poliziaren tiroen ondorioz Germán Rodriguez gaztea hil zen. Ehundaka izan ziren zaurituak; asko eta asko tiroz.

Dokumentalak gertakariari buruzko testigantza eta irudi berri ugari jasotzen ditu, horietako batzuk balio handikoak; zezen plazan “Fuerzas del Orden Público”-koen sarrera aipatzearren (RTVE-ko artxiboetatik aspaldi desagertutakoak). Lehenengo pertsonan bizi zutenen ahotik egun hauen nondik- norakoak entzun ahal izango ditugu, garai hartako errealitatera gehiago hurbilduz.



Hizkuntza: Euskarara ekarria

Atari ofiziala

Pelikula

Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Jose Angel Jimenez, Juan Gautier