Azala

Ezberdintasunean hezi

Sinopsia

Patakon piratari kostatu egiten zaio bizikletan ibiltzea. Hanka bakarra du, bestea zurezkoa baitu. Eta ez da erraza era horretan pedalei eragitea. Anerekin bidegorrian doala, Olaiarekin eta haren aitarekin egiten dute topo. Olaiari ere besteei baino gehiago kostatzen zaio gauza asko ikasi eta barneratzea. Down sindromea du. Baina badaki garrantzitsuena saiatzea dela, eta gainerakoek ulerkor jokatu beharko luketela. Ane damu da, behar baino pazientzia gutxiago izan duelako Patakonekin. Pertsona desberdinek munduari ematen dioten aberastasuna irudikatzen du BBK-k eta Bizipoza elkarteak abiatu duten proiektu berriak. Down sindromedunek, ijitoek zein minbizia duten umeek bizitzak zein gizarteak berak ezarritako zailtasunengatik bizi duten egunerokoa islatzen duten bost film labur argitaratu dituzte elkarlanean. Baita horiekin lotutako hiru joko ere.



Hizkuntza: Euskarara ekarria



Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Osatu gabe,