Sinopsia
‘Guantanamo-Baracoa Antzerki Gurutzada’ 90.hamarkada jaio zen helburu argi batekin: arte eszeniko eta plastikoa Kubakoekialdeko zonalde eta komunitate urrutienera eramatea. Izan ere, urtarrilaren28an, Jose Marti-ren jaiotzaren urteurrenarekin bat eginez, Guantanamotikkamioi bat irteten da artistaz beterik , eta 35 egunez mendi aldeko herrixkaaskotara abiatzen da era guztietako ikuskizunak eskaintzen. Antzerki Gurutzadabizitoki horietara heltzen denean egundoko jaia antolatzen da, segur aski,urteko gertaerarik inportanteena delako.
2011 urtean Kurkuluxetan elkartearen eskutik “Ane Monna, Oskola eta Karramarroi” antzerkitaldeak eta ‘Zirtaka’ antzerki taldeakparte hartu zuten beraien bi antezalan taualaratuz: ‘Ina, ina, ina, ya vieneBombardina’ eta ‘Ya viene el Olentzero’.Antzezlan hauek hainbat hiri, herri eta komunitatetan eskaintzeaz gain, bertakohaurrekin egoteko aukera izan genuen eta Euskal Herriko hainbat haurrekinharremanetan jarri genituen ‘Adiskidetasunaren Liburua’-ren bidez, alegia,haurrek haien eskuz egindako liburu xumeak. Horren ostean, adiskidetasun horihandituz joan zen eta 17 ikastetxeen arteko Senidetza burutu zen euskal etakubatar ikastetxeen artean. Horren ondorioz, film pedagogiko bat ere eginzuten: ‘Keinuka mugaz gaindi’, webgune honetako beste atal batean azaltzen denbezala.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Pelikula
Fitxa Teknikoa

