Azala

Lurraren bidean

Sinopsia

Arrokak. Badirudi betidanik egon direla hemen eta betirako egongo direla, aldaezin. Egun zuhaitzez, eremu landatuz eta herriz betetako lurralde hauek iragan batean dinosauroak bazkatzen zuten ibai sareak, deltak eta arrezifez inguratutako Itsaso tropikalak izan ziren. Paisaia eta klima aldaketa hauen frogak arroketan daude idatziak, eta geologoen begiak erabiliz, historia zoragarriak kontatzen dituzte. Aiako Harriatik abiatuz gure herriaren historia geologikoaren altxorrak deskubrituko ditugu.

Lurraren bidean Aranzadi Zientzia Elkartearen eta UPV/EHUren gidaritzapean ekoiztu den dokumental dibulgatiboa da, Bizkaiko Foru Aldundia, Leioako Udala, Otxoa de Barandika Fundazioa eta EITBren kolaborazioarekin.

Urratsez-urrats, Euskal Herriko geologiak gordetzen dituen iraganeko pasarteak irakurriz, gure paisaia ulertzera lagunduko digun dokumental dibulgatiboa da Lurraren Bidean. Milioi urtetan zehar bidaiatuz, itsaso tropikaletik glaziarretara pasaz, itsas sakoneko eremuetatik laku ertzetara irristatuz, bizi gareneko lurrari argia emango dion ikus-entzunezkoa ekoiztu du ikertzaile eta kultur eragile anitzek osaturiko lantaldeak.


Aranzadi Zientzia Elkartea, Komunikazio Saila: Eider Conde eta Mikel Edeso.

Zuz. zientifikoak: Arantza Aranburu (aurkezlea), Arturo Apraiz eta Arantxa Bodego (UPV/EHU).



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala



Trailerra


Fitxa Teknikoa

Gidoilaria: Lutxo Egia del Rio

Ekoizleak: Mikel Arredondo Bilbao

Argazki zuzendaria: Hibai Castro Egia

Muntaketa: Hibai Castro Egia