Azala

 Marijesiak 4:00 Bederatzi gau hotzetan

Sinopsia

Marijesiak, Gernikan Gabonaurrean (abenduaren 16tik 24ra) betetan dan bederatziurrena da, bertan antxinatik ezagutu eta gordetan dana. Tradizinoari emoten jakon izena lehenengo lau egunetan kantetan diran koplen lelotik dator: "Maria, Jose" > marijesi, marijes, mariajes. Tradizinoa entzule guztiak ondo estimetan dabe, etxetik edo ohe epeletik lehenegoz entzuten dabe zelan hurreratzen diran eta gero zelan urrunduten diran gabeko kantuak. Gaur Gernikan ondo errotutako tradizinoa ez eze, gernikarron identidade-ikurra be bada. Bizilagunentzako parte hartzeko gunea da, gaur lehen-lehen baino jite laikoagoa daukana. Azken 50 urteetan zehar taldeak andrazkoen parte-hartzea era modelikoan integrau dau, eta hau aurrera bidean dagoan gure gizartearentzat modernidade seinaletzat hartu behar da.


Hiru melodia desbardin eta 44 kopla kantetan dira errondetan: goizaldeko 4:00etan hasten dira Andra Mariaren eleizan eta leku berean amaitzen dira 90- 120 minutu geroago. Ez dakigu hain goizetik hasteko arrazoia zein dan baina horretan be tradizinoari eusten jako beste barik.Ordu horrek berez esfortzua dakar, loa galdu eta "ahotsa izartu" behar dalako desorduetan. Kalerik kale ibilian kantetan da gau ilunean, egunaren arabera ibilaldi/ geldialdi egokiak eginez, Gernikako ahalik urigune gehienera ailegetako. Azken egunean, 24an, diru-eske ibiltekoa, hiru erronda egiten dira: 4etan, 7etan eta 10etakoa, eguerdialdean amaitzeko. Batutako dirua helburu on baterako izaten da, marijesiak eurak azaroa/zemendiko azken barikuko batzarrean erabagiten dabena.



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala

Trailerra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Oier Plaza Gartzia

Gidoilaria: Iñaki Gonzalez

Ekoizleak: Eider Plaza, Joserra Plaza