Sinopsia
Gure hiriaren zenbat bertsio ezagutzen ditugu? Jatorri desberdineko pertsonak bata bestearen ondoan bizi gara edo elkarrekin bizi gara? Lady-k orain dela 16 urte Kolonbiatik Euskal Herrira migratu zuenetik izan dituen zailtasunak eta aukerak gurekin partekatuko ditu, eta, Urko semearekin batera, oraindik egiteko dagoen bideari buruz hausnartuko du.
Hizkuntza: Euskaraz
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Maitane Carballo
Ekoizleak: Izaskun Arandia
Argazki zuzendaria: Nerea Falagan
Muntaketa: Maitane Carballo

