Sinopsia
Urtebete igaro da Covid19-aren pandemiak mundua gelditu zuenetik eta herritar ororen bizimodua, modu batera ala bestera, irauli zuenetik. Etakitto Eibarko agerkariak, hain zuzen, osasun krisiak auzotarrengan izandako eragina jaso nahi izan du zortzi minutuko Eibartarrak pandemiaren aurrean (2021) dokumental laburrean, eta berau sarean jarri du ikusgai urteurrenarekin batera.
Bost eibartar dira protagonista: Oier Araolaza antropologo eta dantzaria, Naiara Samper herrian koronabirusa izan zuen lehen auzotarra, Anneke Urain hamahiru urteko gazte eibartarra, Aitor Arrieta Gurutze Gorriko boluntarioa eta Ane Escolar adinekoen egoitza bateko langilea. Haien testigantzekin batera, herri hutsaren irudiak eta lehen egunetan hedabideek zabaldutako albisteen audio zein irudiak tartekatu dituzte.
Hizkuntza: Euskaraz
Pelikula
Fitxa Teknikoa

