Sinopsia
Hamar urte bete ditu EH Bilduk, eta bere ibilbidea jasotzen duen dokumentala osatu du koalizioak: 10 urte baino ez. Hiru Damatxo ekoiztetxeak ondu du lana, eta EH Bilduren sorreratik zeresana izan duten 26 laguni egindako elkarrizketak bildu dituzte.
"Hamar urte ez dira ezer herri baten historian, ez dira ezer gurea bezalako mugimendu politiko batentzat. Baina atzera begiratzen badugu eta arretaz ikusten badugu zer garen, zer egin dugun urte hauetan eta, batez ere, etorkizunerako zer bide marrazten zaigun, esan dezakegu EH Bildu eta hura osatzen duen komunitatea egoerarik onenean daudela herri honetako gehiengo soziala estadio berrietara bideratzeko".
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra
Fitxa Teknikoa

