Azala

Su txikian: Herri mugimenduak bor-borka

Sinopsia

Herri mugimendu ezberdinetako kideek Pil-pilean izeneko formakuntza ikastaroan hartu zuten parte 2015ean, harri jakintzetan oinarritutako esperientzien sistematizazio ardatz. Hala, Euskal Herriko mugimenduek elkar ezagutzeko, esperientziak trukatzeko eta saretzeko espazioa topatu zuten bertan, eta alor historikoa, teoriko-ideologikoa, metodologikoa, gorputzezkoa, antolaketakoa... haintzat hartzen zituen formakuntza integrala jaso zuten.

Bada, esperientzia hura oinarri hartuta, bertan parte hartu zuten hamalau lagunek beren bizipen nahiz ikaspenak partekatu dituzte Su txikian: Herri mugimenduak bor-borka 30 minutuko dokumentalean. Ikastaroak utzitako arrastoaren gainean hausnartu dute, eta bizitakotik ikasteak duen garrantzia nabarmendu dute.

Joxemi Zumalabe Fundazioaren asmoa herri mugimenduen formazio beharra sozializatzea da, eta hori nola egiten den erreparatu eta partekatzea. Hala, dokumentalaz gain, Pil-Pilean herri-mugimenduen formakuntza politikorako esperientzia bat Euskal Herrian Ikastaroaren Sistematizazioa (2015-2018) liburua ere kaleratu dute, eta aurkezpena martxoaren 21ean Baionako Zizpa Gaztetxean egiteko asmoa bazuten ere, pandemia tarteko, ekitaldia atzeratu egin da data zehatzik gabe. Jarraian, Euskal Herrian zehar egingo dituzte emanaldiak.



Hizkuntza: Euskaraz





Trailerra


Pelikula

Fitxa Teknikoa