Azala

Eman ez genuen kontzertua

Sinopsia

Skakeitan 2008. urtean Donostian sortutako musika taldea da, eta 2010. urtean kaleratu zuten rock eta ska doinuak uztartu zituen beren lehen disko homonimoa. Hainbat plaza, gaztetxe eta jai gune bete, eta nazioarteko publikoaren onespena jaso duen ibilbide luzea jorratu dute ordutik.

2019 amaieran Nola Galdu Denbora diskoa kaleratu zuen taldeak, baina, Covid-19 gaitzaren agerpenaren eraginez, bertan behera utzi behar izan zuten aurkezpen bira. Hain zuzen, taldeak egiterik izan ez zuen kontzertu sorta horren eta proiektua beraren erretratu bat da dokumentala: Pandemiaren agerpena dela eta eman ezin zuten kontzertu hori ikuslerik gabe grabatu eta lau kantutan laburbildu dute, Juantxo Arakama (Glaukoma), Juanjo Berasain (Ezpalak) eta Xsakara musikarien parte-hartze ikusgarriarekin.

Badator eta Arriguriren gidaritzapean errodatutako lanak, gainera, Nola Galdu Denbora proiektuaren sorreran parte hartu zuten profesional zein taldekideen hitzak jasotzen ditu: Haritz Harreguy soinu teknikariarenak, Ruben Caballero ekoizlearenak, Eliot James ekoizle eta soinu teknikariarenak, Matt Uhina argiztapen arduradunarenak eta Ñako managerrarenak, besteak beste. Horiek guztiekin batera, taldeak sorrera urtetik gaurdaino bizitako esperientzia eta pasarteen irudiak ere bilduko ditu. Bertan, taldearen kontzertu, bideoklip eta grabaketez gain, inoiz argitaratu ez diren irudiak ere aurkitu ahalko dira, normalean azaleratzen ez den taldearen alde intimoena azalduz.

Gaztea irrati katearen eskutik gauzatu da Eman Ez Genuen Kontzertua (2021) lana eta, hain zuzen, Ainhoa Vitoria esatariak jarri dio ahotsa

.



Hizkuntza: Euskaraz





Pelikula

Aktoreak

Ahotsak: Ainhoa Vitoria Aurkezleak:

Fitxa Teknikoa