Sinopsia
Bilgune Feministak eta Emaginek elkarlanean eginiko dokumentala. Emakumeen parte hartzearen eta jai ereduen inguruko gogoeta feministetatik abiatzen den Euskal Herriko jai ereduen erakusleiho txiki bat.
Hainbat herritako talde nahiz norbanakoren bizipenak hartu dituzte oinarri: Irun eta Hondarribiako alardeak, San Ferminak edo Baztango mutil dantzak kasu. Bestetik, orain arte gizonezkoen gune ia esklusiboak izan diren herri kirol, rock musika eta bertsoen munduan normaltasunaren bidean ematen ari diren pausuak jaso dituzte bertan.
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra
Pelikula
Fitxa Teknikoa


