Azala

N.B.ren erretratu bat

Sinopsia

Ikus-entzunezko hau Nestor Basterretxea artistaren (1924-2014) erretratua eta biografia da aldi berean. Hondarribiko Idurmendieta baserrian artistak zuen argazki-artxibotik abiatuta egina ia oso-osorik. Ikus-entzunezko hau dokumentala eta saiakera da aldi berean. Bertan, XX. mendeko artista baten bilakaera ikusten dugu, modernitatearekin eta alderdi herrikoiarekin ere konprometitua.


44. Euskal Zine Bilerako lehiaketan hautatutako lana izan zen.



Hizkuntza: Euskaraz





Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Peio Aguirre