Sinopsia
Bizilur eta Ondarroa 12 milia elkarteek elkarlanean egindako 'Itsasoiko' proiektuaren parte da. Bi elkarteek euren interes eta eragiteko eremuak uztartu dituzte honela: alde batetik, eguneko arrantzaren iraunkortasuna, eta, bestetik, elikadura burujabetza eta tokiko elikadura sistemak.
Euskal Herria Kantauri itsasoari eta arrantzari estuki lotutako herria da. Itsasoa gure historiaren, gure kulturaren eta gure nortasunaren parte izan da betidanik. Baina kostaldeko herrietan, garai zaharrak bizi izan dituztenek esaten dutenez, arrantza-portuen inguruan sortzen zen bizimodua oso bestelakoa zen lehen. Gaur egun, oraindik egunero itsasoratu eta arrainak banaka-banaka eskuz ontziratzen aritzen diren arrantzontzi txiki batzuk badiren arren, teknologiaren garapenak eta arrain-industriaren ereduak bultzatuta, gure portuetako irudia oso bestelakoa da. Baina, itsasoak dituen baliabideak herritarrenak diren bezala, Eguneko Arrantza gure gizartearen zati baten bizimodua ere bada. Gure herriaren historiaren eta kulturaren zati bat. Ondarea. Nolakoa litzateke Euskal Herria, arrantzarik gabe? Nolakoak lirateke gure arraindegiak, bertako arrainik gabe?
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra
Fitxa Teknikoa

