Sinopsia
Molde zaharreko azken dantza maisua izan zen Xabier Sarriegi 'Pasatxo' (1958-2021) dantzari goierritarrara, hainbat belaunaldiz transmititu den dantza-irakaskuntza ereduaren azken katebegia izan baita. Bere heriotzak gogor astindu zuen Beasain, eta azken urteetan oztoporik gabe garai berrietara egokitutako ohiturak, lehen aldiz, etorkizunera begira jarri ditu kezkaz. Ba al da tradiziorik dantza maisurik gabe?
Aurtzaka dantza taldearen ekimenez, Beasaingo Udalak eta Bira produkzioakek ekoiztutako dokumentala, maisuaren ibilibidea oinarritzat hartuz, aipatutako transmisioaz gainera, egungo dantza jardunean presente diren beste gai batzuk aztertzen ditu, hala nola, kirola eta generoa.
Elkarrizketatuak: Mikel Sarriegi, Isabeltxo Sarriegi, Izaskun Salazar, Juanito Cacho, Josu Sarriegi, Oihane Sarriegi, Jon Ordoñez, Yanyo Alustiza, Javi Arroyo, Idurre Eskisabel, Nerea Sarriegi, Oier Araolaza, Karmele Sarasola, Joseba Sarriegi, Maren Orthous.
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra
Teaserra
Albisteak
Dantzan 20220-05-26:
"Azken dantza maisua" dokumentala ekainaren 3an estreinatuko da -
Dantzan 2022-06-03:
Dokumentala: Azken dantza maisua -
Zinea.eus 2022-05-26:
Ekainean estreinatuko dute "Azken dantza maisua" dokumentala - Erredakzioa
Dantzan 2022-02-25 :
"Azken dantza maisua" dokumentala grabatzen ari dira - Erredakzioa





