Sinopsia
Unicorn Wars animazioko film fantastikoan, Alberto Vazquez zinemagileak gaizkiaren jatorriaz hausnartzen du.
Hartz txikien armadaren ustez, adarbakarrek mehatxu egiten diote beren herriaren segurtasunari.Hori dela eta, soldadugai gazteak hezten ari dira, adarbakarren aurka hasi berri duten gerran parte har dezaten. Azulin eta Gordi anaiak, esperientziarik gabeko beste soldadugai batzuekin batera, Baso Magikoa salbatzeko misio arriskutsu batera bidaliko dituzte. Hartz txikiak horretarako prest egongo al dira?
Zineuskadiren ZINEMA EUSKARAZ egitasmoari esker, euskaraz estreinatutako filma.
Hizkuntza: Euskarara ekarria
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Alberto Vazquez
Gidoilaria: Alberto Vazquez
Sariak
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea
Blogos de Oro saria







