Azala

Mintzalagunak 30 urte

Sinopsia

Aurten 30 urte beteko dira Euskal Herrian lehen Mintzapraktika egitasmoa abiatu zenetik. Donostiako Bagera euskara elkartea izan zen aurreneko pauso hura eman zuena, gerora hainbesteko mugimendua ekarri duen pausoa: gaur egun 7.000 pertsonatik gora elkartzen dira astero Mintzapraktika egiteko. 1993ko abenduan izan zen hasiera hura, sei Bagerakide eta euskaltegietan ikasten ari ziren beste sei lagun elkartuta.

Hastapen horiek eta ibilbide osoa oroitzeko, Bagera elkarteko kideek 15 minutuko dokumentala sortu dute. Bertan biltzen dira egitasmoaren sortzaile eta zenbait mintzalagunen lekukotasunak. Zehazki, ondoko lagunenak: Ainhoa Lavado, Marije Manterola, Aitziber San Roman, Amaia Balda, Aitziber Gurutzeaga eta Aritz Branton.

Dokumentalaren soinu banda Francesca di Nicolak idatzi eta interpretatu du. ‘Habanera Araba’ da kantaren izena. Bera ere mintzalaguna da, eta bera gisako mintzalagunei eskaini die musika.



Hizkuntza: Euskaraz





Pelikula

Fitxa Teknikoa